EN ELORRI, NECESITAMOS MÁS HORAS DE ORIENTACIÓN - Elorri Ikastetxe Publikoa - Ikasnova
EN ELORRI, NECESITAMOS MÁS HORAS DE ORIENTACIÓN - Elorri Ikastetxe Publikoa
ELORRIN ORIENTATZAILE ORDU GEHIAGO BEHAR DITUGU
2026/05/06
Elorriko eskola komunitateak, orientatzailearen orduak gutxienez lanaldi osora osatzea eskatzen du. Ezinbestekoa baita ikasleei eta haien familiei jarraipena, tratamendua eta laguntza eraginkorra eman ahal izateko.
Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak Elorri I.P.-ri esleitutako baliabideen dotazioa berrikusteko eskatzen da. Izan ere, gure ikastetxea handitzen ari da, bai ikasle kopuruaren aldetik, baita unitate kopuru aldetik ere eta azken urteetan, orientatzaile orduak handitu beharrean, gutxitu egin dira gure ikastetxean.
Kalitatezko hezkuntza eskaini ahal izateko, orientatzailearen funtzioak oso garrantzitsuak dira. Gure eskolan, beharra handitzen joan diren einean, gaur egungo jardunaldiarekin, ezinezkoa da bete behar dituen lan guztiak aurrera eramatea.
Zuzendaritzak, dotazioaren errebisioa eta erreklamazioa egin du Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza atalean. Familiak ere, gure ekimenarekin bat etorrita, instantziak bidaltzen ari dira eta elkarrateratzeetara hurbildu dira goizero. Gainera, gure eskakizuna komunikabide desberdinetara zabaldu da.
ORIENTATZAILE ORDU GEHIAGO BEHAR DITUGU ELORRIN!!! KALITATEZKO GIZA BALIABIDEAK ORAIN!!!
