Gure haurrak ere badira - Elorri Ikastetxe Publikoa - Ikasnova
Gure haurrak ere badira - Elorri Ikastetxe Publikoa
Gure haurrak ere badira
2026/11/19
Kaixo, lagunok:
Ilusio handiz Gure haurrak ere badira ekimenetik sortu den abestia aurkeztu nahi dizuegu.
Munduko hainbat txokotan haurtzaroa bizitzeko aukerarik ez duten haurrak ditugu gogoan. Inperialismoaren ondorioz, gerraren, genozidioaren, indarkeriaren, gosearen eta bidegabekeriaren erdian daudenak; beren etxea, familia, eskubideak eta etorkizunerako itxaropena galtzen ari direnak.
Palestinako haurrei begira sortu dute abestia, baina munduko hamaika txokotako haur guztiak hartu nahi izan dituzte gogoan: Palestina, Libano, Siria, Mendebaldeko Sahara, Kuba eta zapalkuntza eta bidegabekeria pairatzen dituzten herri guztietako haurrak. Haiek ere gure haurrak direlako.
Abestia Mitxel Elortzak konposatu du, eta Idoia Asurmendi eta Watson artistekin elkarlanean sortua izan da, haur ugariren laguntzarekin batera. Musikaren bidez, haur guztiek jolasteko, amets egiteko, maitatuak izateko eta aske bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dugu.
