Matrikulazioa - Elorri Ikastetxe Publikoa - Ikasnova
Matrikulazioa - Elorri Ikastetxe Publikoa
Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen aurreinskripzioa eta matrikula.
Aurreinskripzioa, ahal dela, 'online' egingo da, EDUCA plataformaren bidez, edo eskabidean adierazitako edozein ikastetxetan aurkeztuta.
Informazio guztia ESTEKA honetan aurkituko duzue.
2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio datak
Eskabideak aurkezteko epea: Martxoaren 9tik 13ra.
Jarraian zehazten diren inprimakiak erantsiak aurkituko dituzu
* Ebazpenaren euskarazko itzulpena NAOn egongo da eskuragarri, argitaratzen den egun berean.
- 2026 - 2027 IKASTURTEKO ESKABIDE-ORRIA.
- ERRENTA AITORPENA BETETZEKO INPRIMAKIA. Ez da beharreko eskabidea ikastetxean bertan egiten bada.
- HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO FAMILIENTZAKO LIBURUXKA LABURTUA.
Aurreinskripzioak, online egin daitezke Hezkuntza Departamentuko orriaren bidez edo aurrez-aurre, eskolan bertan.
Aurreinskripzioa gure eskolan bertan egin nahi baduzu, hona hemen bulegariaren datak eta ordutegia:
Martxoaren 9tik 13ra, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:etara.

